XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

B. ARRANTZA

Arrantza eta arrantzaleak

Itsasoan eta ibaietan animalia asko bizi da, eta haietako batzuk jatekoak dira.

Hauek harrapatzeko, kostaldeko herri askotako biztanleak arrantzan aritzen dira. Arrantzaleak dira.

Arrantza motak

Toki askotan egin daiteke arrantza.

Arrantza ibaietan egiten denean ibai-arrantza deitzen zaio.

Itsasoan egiten denean, itsas-arrantza.

Arrantza mota asko daude:

Itsaski-arrantza.

Itsas ertzean egiten da.

Hondarretan bizi diren molusko eta oskoldunak hartzean datza.

Baxurako arrantza.

Kostaldetik hurbil dauden uretan egiten da eta itsasontzi txikiak erabiltzen dira.

Sardinak, lupiak, e.a. harrapatzen dituzte.

Alturako arrantza.

Itsas zabalean egiten da, kostaldetik urrun, eta itsasontzi handiak erabiltzen dituzte.

Atuna, bixiguak, e.a. harrapatzen dituzte.

4 eta 5 ARIKETAK

1. Idatzi zure koadernoan:

- Zer da arrantza?

- Zenbat arrantza mota daude?

2. Egin koadernoan zerrenda bat egun batean jandako arrain eta itsaskiekin.

Osatu zure zerrenda zure gelakideen adibideekin.